Euskararen Eguna 2012
Inscribe a tu banda

2012ko Epaimahaia

Ritxi Aizpuru

Ritxi Aizpuru erredaktore izan da Muskaria eta El Tubo musika aldizkarietan eta prentsan idatzian kolaboratzile, baita egun ere. 1990tik 2007ra disko argitaratzaile Oihuka diskoetxean, 2007tik aurrera Baga-Biga musika ideiak bulegoan diskoak argitaratzen ditu.

Peio Reparaz

1990ean jaiotako tronboilari, abeslari eta abesti-egile Arbizuarra da Pello Reparaz. Hainbat talderekin aritu eta gero (Sukar Beltza, Stupenda Jones, Hesian, Kaleginez...), 17 urte zituela Vendetta taldea sortu zuen beste lau kiderekin batera. Ordutik 200 kontzertu inguru eskaini ditu Euskal Herriaz gain, Suitza, Alemania eta Sahara bezalako herrialdetan. Gaur egun taldearen hirugarren diskoaren prestakuntzan dihardu lanean buru-belarri.

Pablo Cabeza

Gaztetandik musika zen Bilbotar honentzat bere zaletasunik handiena eta aldizkari eta irratigintzan lan egin izan du: Radio Euskadin bere “Alguien te está escuchando” izeneko irratsaioa euskal irratigintza musikalaren klasiko bilakatu zen eta Egin egunkariko “Bat, bi, hiru” gehigarriko sortzailea izan zen. Biak Rock Radikal Vasco (RRV) izeneko musika mugimenduaren zutabeak. Pablo Cabeza mugimendu honekin oso estu lotuta izan zen eta gerora ere bere lana beti medio ezberdinetan musika kazetaritzaren inguruan ibili da: Gara, Radio Euskadi…

Last Tour Internacional

Last Tour International musika munduko enpresa gazte eta berritzailea da. Ekitaldi eta jaialdien antolaketaz arduratzen dira. Enpresa honek BBKLive jaialdia antolatzen du ere.

Banda Beat


2012ko edizioa - Banden Lehia Banda Beateko egitasmo bat da