Malder
- Logela Hutsak – 4:15

- Euri nintzen – 3:29

- Gogoeta toxikoak – 3:24

Bio
MALDER, 2012an Zestoan sortutako musika talde bat da. Manu Rodríguez, Marcos Pérez, Gaskon Etxeberria, Luken Etxeberria eta Julia Urreaga dira bertako partaideak. Marcos Madriletik Zestoara bizitzera etorri zen eta talde berri bat osatzeko gogo handiz zegoen. Kontzertu baten ostean Eñautek Manu eta Marcos aurkeztu zituen eta hirurak talde berri bat egiteari buruz hitz egiten hasi ziren. Entsegu batzuk egin ondoren Gaskon sartu zen taldean eta 2012ko martxoan maketa bat grabatzea erabaki zuten Gaztain Estudioetan. Aurrerago, Lukenek Eñauten lekua hartu zuen taldean, eta azkenik, Julia batu zen taldera sinteak jotzeko.